UTT Erronka, edo Tolosaldea Ultra Trail Erronka, mendi lasterketa berri eta erronka handikoa da. Iruran (Gipuzkoa), irteera eta helmuga bertan izango dituena. David Delgado mendizaleari egindako omenaldi gisa sortu da, Tolosaldearekin lotura estua zuen korrikalaria, eskualdeko gailurrak lasterketa handian batu nahi zituena. Haren oroitzapenak eta pasioak eman diote forma kirol proiektu honi.
Gutxi gorabehera 77 kilometroko ibilbideak eta 4 600 metroko desnibel positiboak Tolosaldeako 11 gailur esanguratsu lotzen ditu: Loatzo, Uzturre, Belabieta, Urdelar, San Lorentzo, Ipuliño, Erroizpe, Otsabio, Intxurre, Ubeltz eta Erniozabal. Zortzi udalerri zeharkatzen ditu: Irura, Berastegi, Elduaien, Gaztelu, Lizartza, Altzo, Alegia eta Albiztur.
Lasterketa bi modalitatetan egin ahal izango da:
UTT Erronka Euskal Herriko Ultra Kopa ofizialeko egutegian sartuta dago, Euskal Mendizale Federazioak (EMF-FVM) antolatua, 2025eko edizioaren azken proba gisa.
Webgunea: www.utterronka.com
Instagram: @tolosaldea_ultra_trail_erronka