KOBAZ KOBA TRAIL

Kobaz Koba Trail Zestoako inguruetako bidezidor eta mendietatik igarotzen da, ondare naturala, historia eta kirol esfortzua uztartuz. Irteera eta helmuga herrigunean bertan dituela, bi ibilbide eskaintzen ditu: batetik, 15km eta +700m-ko distantzia laburra; bestetik, 26km eta +1850m inguruko desnibela duen distantzia luzea.

Bi ibilbideek Ekainberri, Endoia edo Santa Engrazi bezalako paraje enblematikoak zeharkatzen dituzte, tarte bizkorrak eta teknikoagoak uztartuz. Probak lotura estua du inguruko kobazulo prehistorikoak lotzen zituzten antzinako bideekin, eta parte-hartzaileentzat kirola, paisaia eta kultura batzen dituen esperientzia paregabea bihurtzen da.

Antolatzailea: Agiro mendi Kluba

Webgunea: www.kobazkobatrail.com

Instagram: @kobazkobatrail

Eskubide guztiak erreserbatuta© Alberto BenitoBluekeak egina