DONOSTI - HONDARRIBIA

Donostia–Hondarribia Talaia Bidea Gipuzkoako kostaldeko bi herri enblematiko lotzen dituen mendi lasterketa da, ibilbide zoragarri eta esijente baten bidez. 31km inguruko luzera eta +1300m desnibel positiboa dituen probak Ulia eta Jaizkibel mendiak zeharkatzen ditu, batez ere Talaia Bidea ibilbideari jarraituz.

Ibilbideak pistak, bidezidor teknikoak eta haizeari irekita dauden gandorrak uztartzen ditu, Kantauri itsasoko ikuspegi jarraikorrekin eta puntu nabarmenekin, hala nola Pasaia Donibane eta Pasaia San Pedro arteko itsas zeharkaldia. Donostian hasi eta Hondarribiko alde zaharrean amaitu arte, lasterketak lur, desnibel eta paisaia paregabea uztartzen ditu.

Antolatzailea: Fortuna Kirol Elkartea

Webgunea: www.cdfortunake.com

Instagram: @cdfortunake

Eskubide guztiak erreserbatuta© Alberto BenitoBluekeak egina