Domusa Teknik 40MLK, Azpeitian hasi eta amaitzen den mendi lasterketa da. 65km eta +3700m desnibel positiboarekin Hernio (1.078 m), Gazume (1.002 m), Izaspi (973 m) eta Xoxote (912 m) bezalako gailurrak lotzen ditu, bidezidor, gandor eta basoetako pasabideen bidez.
Ibilbideak igoera luzeak, tarte teknikoak eta azkarragoak konbinatzen ditu, ingurune natural askotariko eta konektatu batean. Zailtasuna eta arintasuna uztartzen dituen ibilbide orekatu baina esijentea da.
2025eko edizioan, lasterketa RFEAk antolatutako Espainiako Ultra Trail Running Txapelketa izendatua izan da.
Antolatzailea: Lagun Onak Mendi Bazkuna
Webgunea: www.domusateknik40mlk.com
Instagram: @domusateknik40mlk