ALOÑAKO IGOERA

Aloñako Igoera Oñatin hasi eta amaitzen den mendi lasterketa da. Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan garatzen da, 22km zehar eta +1868m desnibel positiboarekin.

Ibilbidea Aloñako mendilerroko gailur esanguratsuak lotuz doa, erdi mendiko inguruneetan barrena. Lehen kilometroetan Belar (922 m) eta Aloña (1.238 m) gailurrak igotzen dira, azken honetan gurutzea dago. Handik aurrera hasten da zatirik teknikoena: Buetraitz, Akaitz eta Arriurdin gainak zeharkatzen dira, eta azkenik Artzanburu (1.354 m) tontorrera iristen da, lasterketako punturik altuena. Jaitsiera mendebaldeko isurialdetik egiten da, meategietako antzinako bidetik, berriz Oñatiko plazara iritsi arte.

Ibilbideak mendiko bide eta bidezidorrak jarraitzen ditu nagusiki, tarte batzuetan pista eta asfaltoko lotuneekin. Igoera luzeak, zati teknikoak eta aldapa handiko jaitsierak uztartzen ditu.

Web: www.aloinakoigoera.eus

Instagram: @alonakoigoera

Eskubide guztiak erreserbatuta© Alberto BenitoBluekeak egina