Uztailaren 11 eta 12an, Espainiako Txapelketa SUB23 jokatuko da Cáceresen. Hilabeteak, edo agian urteak, daramatzazu hitzordu hori prestatzen, eta han iritsiko da egindako lan guztia erakusteko unea.
Lehia oso azkar igaroko da, segundo edo minutu gutxitan, baina han bizitakoa zure bizitzaren parte izango da.
Oroitzapen hori gorde nahi baduzu, ni han izango naiz irudietan jaso dezazun. Beheko formularioaren bidez eskatu besterik ez duzu egin behar.
HARA IRISTEA ERE GOGORATZEA MEREZI DUELAKO.
Non eta nola jasoko ditut argazkiak?
Zerbitzua lehen aldiz eskatzen badidazu, galeria pertsonal bat sortuko dizut nire webgunean. Zure gunea prest dagoenean eta argazkiak igota daudenean, esteka eta sartzeko datuak bidaliko dizkizut.
Eta aurretik ere argazkiak egin badizkidazu?
Argazkiak zure galeria pertsonalera igoko ditut, eta, beti bezala, eskuragarri dituzunean jakinaraziko dizut.
Argazkilaria aipatu behar al dut argazkiak partekatzean?
Laguntza handia izango litzateke, horrela nire lanari ikusgarritasuna emango baitiozu. Gainera, zure argitalpenak nire kontuan errazago partekatu ahal izango ditut. Denok irabazten dugu ikugarritasuna.
Egiten dizkidazun argazkiak zure webgunean eta sare sozialetan partekatuko dituzu?
Baliteke. Horregatik, zerbitzua eskatzean, egiten dizkizudan argazkiak nire webgunean eta sare sozialetan erabiltzeko baimena ematen didazu.
Ordainketa sistema azkarra eta segurua txartel bidez.
*Zergak barne
Zure eskaera jaso ondoren, baieztapena eta ordainketa egiteko esteka bidaliko dizkizut info@albertobenito.eu helbidetik.
(BEGIRATU SPAM KARPETA)